XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xenpelar, Pernando baño bertsolari osogoa degu, nere ustez.

Bertsolari-doai ta bikaintasunez ornituagotzat jotzen det, nik beintzat.

Argatik noski, iñundik ere, ainbeste urteen buru, gelditu zaigu bizi-bizirik gure errietan alako esaera jakin auxe: BERTSO BERRIAK, XENPELAR'EK JARRIAK.

Argatik dira bazterretan ain ezagun oraindik ere, ta ain aztu-eziñak, aren ateraldi azkarrak, eztabaida parragarriak eta bertso xamur ta borobillak.

Emeretzigarren mende edo gizaldian, beintzat, bertsolaririk ospatsuena Xenpelar degu.

Aren bertsoetako berezko iturria, aren edozein gaietaz eta itz-neurtu zaillenez mintzatzeko erreztasun arrigarria, geroztik ere bertsolari gutxigan arkitu izan ditugun doai bereziak dira.

Iñundik ere orrengatik, Xenpelar'en bertsorik pranko, entzun oi dira gure egunetan ere ainbat bazterretan, eta Xenpelar-izenaz alako oroipen maitekorraz gure agure baserritarrak, oroitzen dira.

Xenpelar deritzan Errenderi'ko baserrian jaio zan, Ilbeltza'ren 1035'garren urtean, eta Oyartzun'go Eleiz-Nagusian, Errenderi'koa baño gertuago ta erosoago zeukatelako noski, Juan Frantzizko izenaz bataiatu zuten.

Juan Francisco Petrirena Recondo, idatzi zuan apaiz jaunak Batayo-liburuan.

Xenpelar baserria urri ta kaxkarra, ta bere gurasoak oso beartsuak ziran.

Au dala-ta, oraindik mutil koskorra zala, Oyartzun'go Eula zeritzan baserrian morroi jarri zuten gurasoak.

Geroago, Oyartzun'go Egurrola baserrira aldatu zan, morroi noski, ta oraindik gaztea zala, Errenderi'ra etorri ta Fabrika Aundia esaten zioten Eun-Ola aundian, (beste bat baibazan txikiagoa), langille jarri zan.